XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hori ez dago zuzen esanda esan zuen Beldarrak.

- Ez erabat zuzen, somatzen dudanez esan zuen Alicek herabeki; hitzetarik batzu aldatuak izan dira.

- Oker dago hasieratik amaierara esan zuen Beldarrak erabakikor, eta isiltasuna nagusitu zen zenbait minututan.

Beldarra izan zen hitz egiten lehena.

- Ze neurri izan nahi duzu? galdetu zuen.

- O, neurrietarako ez naiz berezia erantzun zuen Alicek segituan; soilik batek ez duela gustoko honen sarritan aldatzea, badakizu.

- Nik ez dakit esan zuen Beldarrak.

Alicek ez zuen ezer esan; bere bizitzan inoiz ez zen hainbeste kontraesanetan harrapatua izan, eta egonarria galtzen ari zela sentitu zuen.

- Gustora zaude horrela? esan zuen Beldarrak.

- Beno, piskatxo bat handiagoa izatea gustatuko litzaidake, jauna, axola ez bazaizu erantzun zuen Alicek; hiru hazbete oso altuera kaskarra da.

- Jakina oso altuera ona dela! esan zuen Beldarrak asaldaturik, hitz egiten ari zela tentetuz (hiru hazbetetako neurria zuen zehazki).

- Baina ni ez nago horretara ohituta! erantzun zuen Alicek erreguka, doinu urrikalgarriz.

Eta zera pentsatu zuen berekiko: zergatik minduko ote dira hain errez zomorro hauek!.

- Ohitu egingo zara denbora pasa ahala esan zuen Beldarrak; eta horrekin batera pipa ahora eraman zuen eta berriz erretzen hasi zen.

Oraingoan Alicek pazientziaz itxaron zuen Beldarrak berriz hitz egitea erabaki zuen arte.

Minutu bat edo biren buruan, pipa ahotik kendu, behin edo birritan aharrausi egin eta dardaraldi bat izan zuen.

Gero perretxikotik jaitsi egin zen eta belartzan barruratu zen herrestan, alde egiten ari zela soilik zera adieraziz: (...).